Irisgarritasuna hobetzeko, espaloia konpontzen ari dira Azkoitiko Floreaga auzoan

Flooreaga auzoko obrak

Azkoitiko Floreaga auzoko Izarraitz kaleko espaloia konpontzen ari dira. Esku hartzearen helburu nagusia irisgarritasun baldintzak hobetzea da, egungo araudia betez. Lanen esleipenduna Egurki S.L. enpresa da, eta obrak 233.983,76 euro (BEZ barne) kostako zaizkio udalari. Joan den astean hasi zituzten lanak, eta aurreikusitakoaren arabera, bost hilabeteko iraupena izango dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend