Luis Txapartegi aizkolariak lehen mailan lehiatzeko txartela lortu du

Aizarnakoa bigarren sailkatu zen atzo bigarren mailako txapelketaren finalean, eta horri esker ariko da maila gorenean datorren denboraldian.
Luis Txapartegi atzo, Iurretan. (Ibon Errazu)

Luis Txapartegi atzo, Iurretan. (Ibon Errazu)

Luis Txapartegi aizkorako lehen mailan lehiatuko da datorren denboraldian. Atzo lortu zuen Aizarnakoak maila gorenean aritzeko txartela, Iurretan (Bizkaia) jokatu zen Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketan. Bigarren sailkatu zen Txapartegi Iurretan, Luis Mari Mujika txapeldunaren atzetik; finaleko bi aurrenek zuten sari gehigarri gisa lehen mailara igotzea, eta beraz, Mujikarentzat eta Txapartegirentzat izan zen saria.

Aratz Mugertzak, Jose Antonio Etxeberriak, Juan Jose Lopezek eta Arkaitz Jauregik osatu zuten, hurrenez hurren, atzoko finalaren sailkapena. Aizkolari bakoitzak sei pago enbor ebaki zituen finalean: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend