Beizama Gaztak hiru domina lortu ditu Munduko Gazta Txapelketan

Urrezko bi eta zilarrezko bat eskuratu dituzte Arreta baserriko gaztagileek Bergenen (Norvegia). Horiekin, guztira hamabost domina irabazi dituzte 2007tik hona.

Beizama_WorldCheeseAwards

Munduko Gazta Txapelketa, World Cheese Awards ezaguna, jokatu da joan den astean Norvegiako Bergen hirian. Mundu osoko eta askotariko ia 3.500 gazta aurkeztu dituzte lehiara, eta Beizamarako bidea hartu dute sarietako hiruk.

Hiru gazta bidali zituen txapelketara Beizama Gaztak, eta hirurek eskuratu dute saria: bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi dituzte Arreta baserriko gaztagileek. Hiru horiekin, guztira hamabost dira Beizama Gaztak gaurdaino munduko txapelketetan lortu dituen dominak: urrezkoak bost, zilarrezkoak bost eta brontzezkoak beste bost. 2007an aurkeztu zituzten lehen aldiz euren gaztak txapelketara Beizamakoek, eta harrez gero urtero parte hartu izan dute lehiaketan, Idiazabal jatorri izeneko beste hainbat ekoizlerekin batera. 2016an jaso zituzten Arretakoek aurtengoen aurreko azken sariak; orduan Donostian egin zuten World Cheese Awards, eta zilarrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituen Beizama Gaztak.

Gipuzkoako Ardi Gazta Txapelketa ere irabazi dute aurten Idoia Leonetek eta Patxi Otaegik, eta Ordiziako sariketan finalisten artean sailkatu ziren.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend