Iñaki Olidenek irabazi ditu Aiako Kintopeko Idi Probak

Astelehen gauean, txapelketako azken egunean, atera zen oriotarraren idi parea probalekura, eta 67 luze osatuta, Aiako XIX Kintopeko Idi Probak irabazi zituen Olidenek.

Azaroaren 1ean, 3an eta 5ean Aiako XIX. Kintopeko Idi Probak jokatu ziren, eta Iñaki Oliden oriotarra izan da aurtengo txapelduna. Astelehen gauean, txapelketako azken egunean, atera zen oriotarraren idi parea probalekura, eta 67 luze osatuta aurtengo txapela irabazi du Olidenek.

Oriotarrak sare sozialen bidez azaldu duenez, beraientzat “plaza berezia” izan ohi dela Aia, “zaila izaten baita bertan irabaztea, baina aurten mantak Oriora ekartzea lortu dugu”.

Hurrengoa da sailkapena
1.- Iñaki Oliden (Orio): 67 plaza
2.- Isidro Erretegia (Azkoitia): 66 plaza, 5 zinta eta 0,66 metro
3.- Ipinarrieta (Urretxu): 65 plaza, 4 zinta eta 0,80 metro
4.- iñaki Lopategi (Birle): 65 plaza, 3 zintza eta 1,12 metro
5.- Taberna Goieta (Mungia): 60 plaza eta 2,28 metro
6.- Jesus Garayar (Oiartzun): 54 plaza et 1,32 metro
7.- Rafa Alegria (Bermeo): 53 plaza, 7 zinta eta 2,57 metro
8.- Iñigo Aurrekoetxea (Loiu): 50 plaza
9.- Endika Aurrekoetxea (Loiu): 41 plaza, zinta bat eta 0,94 metro

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend