Irudietan: Samoako errugbi selekzioa Zarauzko Asti zelaian entrenatzen

Larunbatean Anoetan dute norgehiagoka Samoako eta AEBetako errugbi selekzioek, eta samoarrak Zarautzen ari dira entrenamendu batzuk egiten. Gaur, esaterako, 10:30ean eta 14:30ean dira entrenatzekoak Astin, eta etzi, osteguna, 14:30ean.

Ikusle gutxi batzuren aurrean aritu dira gaur goizean Astin entrenatzen Samoako errugbi selekziokoak. Haien artean izan da Logovi’i Mulipola errugbi jokalari ezaguna, iazko Europako txapeldun bere taldearekin. Larunbatean Anoetan dute norgehiagoka AEBen selekzioaren aurka, eta gaur eta bihar Zarautzen entrenatuko dute. Gaur, asteartea, 10:30ean eta 14:30ean dituzte entrenamendu saioak, eta bihar, asteazkena, 14:30ean.

Entrenamendua ikusten izan da Xabi Castaño ere, Babyauto Zarautz errugbi taldeko entrenatzailea. Larunbatean Astin bertan dute partida 15:00etan, Quesos Entrepinares B taldearen aurka, eta arratsaldean Anoetako norgehiagoka ikustera joatekoa da. Aurretik, ordea, etxeko lanak ondo egin nahi ditu. Azken asteetako emaitza txarrei buelta eman nahi die. “Mutilak animo gutxirekin daude, baina partida irabazi beharra dugu, bai ala bai”.

Samoarrak, serio

Bi taldetan banatuta aritu dira entrenatzen samoarrak Astiko zelaian. Aurrena beroketa ariketak egin dituzte. Korrika saiotxo batzuk, lurrean etzanda zeudela altxatu eta elkar harrapatzeko ahaleginak, eta halakoak egin dituzte.

11:00ak aldera hasi dira taktikak prestatzen, eta orduan, saiatu dira ikuslerik gabe entrenatzen. Zarauzko arduraunek, ordea, esan diete ezin zutela hori eskatu. Orduan, eskatu dute irudirik ez hartzeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend