Salgai daude Benito Lertxundik Azpeitian eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Urtarrilaren 25ean, ostiralean, eskainiko du oriotarrak kontzertua, Soreasu antzokian. Aurrealdeko sarrerek 25 euro balio dute eta atzealdekoek 20 euro; Sanagustinen eta 'kulturaz.eus'-en eskura daitezke.

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi musikari oriotarrak Ospakizun gauean diskoa argitaratu berri du, eta azken lana aurkezteko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 25an, ostirala, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kulturaz Kooperatibak dagoeneko jarri ditu emanaldirako sarrerak salgai, eta herritarrek Sanagustin kulturgunean eta kulturaz.eus atarian eros ditzakete sarrerak. Aurrealdeko sarrerek (A eremua) 25 euro balio dute eta atzealdekoek (B eta C eremuak) 20 euro. Egunean bertan, berriz, 25 eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak zenbakituak dira.

Urtarrilaren 25ean, 21:00etan hasiko da Lertxundiren kontzertua, eta azken diskoko abestiez gain, bere ibilbideko kantu ezagunak ere taularatuko ditu emanaldian.

Euskal musikagintzan 50 urteko ibilbide oparoa du Orioko Bardoak: 1971n lehen disko luzea kaleratu zuenetik, beste hamabost lan argitaratu ditu, eta azkenekoz duela sei urte egin zuen (Oroimenaren Oraina). Ospakizun gauean disko berriaren harira, berriz, elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitza egunkariak abeslariari.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend