Aurrera doa Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketa, Azpeitian

Joan zen urriaren 29an hasi zen Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteak antolatutako Patxi Azkargorta zenaren oroimenezko pilota txapelketa. Orduz geroztik, adin desberdinetako hainbat pilotari ari da egunero partidak jokatzen, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan. Aurrera doa, bada, lehia, eta UROLA KOSTAKO HITZAK eta Uztarria.eus-ek Ilunpeko kide eta pilotari Gorka Iriarterekin hitz egin dute txapelketaz.

Ilunpek bi txapelketa antolatzen ditu urtero: udazkenekoa –Patxi Azkargortaren izena hartu zuen hura hil zenean, orain bost urte– eta udaberri-udakoa, Cesar Valverde zenaren oroimenezkoa. Iriartek Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketaren hainbat ediziotan parte hartu izan du, eta garai haiek ere ekarri ditu gogora.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend