Emakumeek jasandako eraso sexistak bilduko dituen #kontatu dinamika abiatu du mugimendu feministak

Atzo arratsaldean agerraldia egin zuen Zumaiako Mugimendu Feministak, azaroaren 25aren harira antolatu duten dinamikaren berri emateko. Jasotako erasoak publiko egingo dituzte, eraildako emakumeak gogoan hartzeko eta eraso sexistak gaitzesteko ekitaldi batean.
IMG_3208

Argazkia: Maria Maya Manterola.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, emakumeek egunerokotasunean jasan dituzten eraso ezberdinak identifikatzeko ahalegina egin nahi dute #kontatu dinamikarekin. Zumaiako emakume oro gonbidatu dute bizitzan zehar jasandako edonolako eraso sexistak idaztera, modu labur eta anonimo batean. Horretarako, labur.eus/kontatu formularioa sortu dute mugimendu feministako kideek. “Erasoaren espektro guztia” jaso nahi dutela azaldu dute.

Jasotako kontakizunak publiko egingo dituzte, “modu kolektibo batean”. Horretarako, testigantza horiek jasoko dituzten euskarri batzuk kaleratuko dituzte. Aldi berean, sare sozialetan ere bilduko dituzte, #kontatu traola erabilita. Azaroaren 25era begira, manifestazioaz gain, eraildako emakumeak gogoan hartzeko eta eraso sexistak gaitzesteko ekitaldia egingo dute Torreberriko aterpean.

Bestetik, Berdintasun Foroarekin elkarlanean autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu dute azaroaren 24rako, indarkeria egoera eta eraso ezberdinak identifikatu eta eraso hauei  aurre egiteko estrategiak lantzeko helburuarekin. Forondan eskainiko dute goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Emagin Elkarteak bideratuko du, eta doakoa izango da.

Izen emate epea zabalik egongo da hilaren 14a arte, eta parte hartu nahi duten emakumeek berdintasuna@zumaia.eus posta elektronikora idatzita edota 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta matrikulatu ahal izango dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend