‘Kimikarin, zientziarekin jolasean’ tailerra egingo dute Arroabean

Haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikuskima piztea da saioaren helburua. Azaroaren 21ean egingo dute ikastaroa, eta parte hartu nahi dutenek hilaren 16a baino lehen eman behar dute izena.
kimikarin

Kimikarin egitasmoko saio bat. (Zestoako Udala)

Joan den urrian Kimikarin, zientziarekin jolasean tailerra antolatu zuten Zestoako haurrentzat, eta ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, Arroabean ere antolatu egin dute: hain zuzen ere, azaroaren 21ean, asteazkena, izango dira Kimikarineko kideak bertan. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta 17:00-19:00 bitartean iegingo dute, Arroabeko frontoian. Tailerrean parte hartu nahi dutenek Arroabeko eskola ondoko iragarkien taulan eman beharko dute izena, azaroaren 16a baino lehen.

Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko egitasmoa da. Proiektua Learning By Doing metodologia finlandiarrean oinarritua dago, eta zientziaren alderdi ulergarriena erakustea eta ikasketen eta dibertsioaren artean loturak sortzea ditu ardatz.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend