Babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek eskaera berretsi beharko dute

Udalak jakinarazi duenez, 320 lagunek eman dute alta Etxebiden, eta horiei gutun zertifikatua bidaliko die erakundeak etxera datozen egunetan. Zozketan parte hartu ahal izateko orria jasoko dute gutunazalarekin, eta orri hori abenduaren 3a baino lehen udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dute herritarrek. Udal sustapeneko etxebizitzetan izena eman zuten herritarrek ez dute halako orririk aurkeztu beharko.

etxebizitza

Esklabak-Iturtzulo eremuan erakiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko izena eman duten lagunek berretsi egin beharko dute eskaera. Udalak jakinarazi duenez, 320 lagunek eman dute alta Etxebiden, eta horiei gutun zertifikatua bidaliko die erakundeak etxera datozen egunetan. Gutunazal horretan, etxebizitzen gaineko informazioa ez ezik, zozketan parte hartu ahal izateko orria ere jasoko dute herritarrek, eta orri hori da, hain zuzen ere, abenduaren 3a baino lehen udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharreko dokumentua. Orri hori izango da herritarrek zozketan parte hartzea nahi dutela berresteko balioko duena. Udal sustapeneko etxebizitzetan izena eman zuten herritarrek ez dute halako orririk aurkeztu beharko; izan ere, horiek zuzenean sartuko dira etxebizitza horien zozketan.

Abenduaren 10ean argitaratuko du Udalak etxebizitzen zozketan parte hartuko duten pertsonen behin-behineko zerrenda, eta hori udaletxeko iragarkien taulan nahiz Azpeitia.eus webgunean ikusi ahal izango da. Zozketan parte hartuko ez dutenen zerrenda ere jarriko du ikusgai, eta erreklamazioa aurkezteko hamar eguneko epea zabalduko dute. Udalak jakinarazi duenez, 2019 hasieran egingo dute etxebizitzen zozketa.

Esklabetako eraikinaren atzealdean, 129 etxebizitza sozial eraikiko dituzte; horietatik 68 babes ofizialekoak izango dira, eta lehenengo fasean 29 etxebizitza egingo dituzte. Gainontzeko 61ak, berriz, udal sustapenekoak izango dira. Informazio gehiago, honako lotura honetan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend