Kamisetak pertsonalizatzeko tailerra emango dute Azpeitiko Ekoetxean hilaren 18an

6 eta 12 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzendutako saioa izango da. Doako tailerra da baina aurrez eman behar da izena, plazak mugatuak direlako. Hilaren 15ean bukatuko da izena emateko epea.

Azaroko familia ekintza antolatzen hasiak dira Azpeitiko Ekoetxean (lehen Ingurugiro Etxea museoa zena). Kamisetak pertsonalizatzeko tailerra da hil honetan egingo dutena; 6 eta 12 urte arteko umeei eta haien familiei zuzenduta, azaroaren 18an, igandea, emango dute tailerra.

Armairuan dugun kamiseta bat hartu eta gure estilora pertsonalizatuko dugu. Horretarako, eskura ditugun pintura, botoi, zinta edota bestelako apaingarriak erabiliko ditugu”, azaldu dute antolatzaileek tailerraren edukia.

10:30etik 13:00etara izango da saioa. Doako tailerra da baina aurrez eman behar da izena, Ekoetxeko 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta, plazak mugatuak direlako. Hilaren 15ean bukatuko da izena emateko epea.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend