Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ikastaroa eskainiko dute Urola Kostako Udal Elkartean

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak emango dute ikastaroa, azaroaren 19tik 27ra.

imagenProduktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako ikastaroa eskainiko dute Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak.

Azaroaren 19tik 27ra, 25 orduko ikastaro bat izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen Zarauzko egoitzan. Parte hartzaileek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute. Profesionalei, nekazaritza txartela dutenei edo lanean produktu fitosanitarioak erabiltzen dituztenei dago bideratuta ikastaroa, eta matrikularen prezioa 36 eurokoa izango da. Gaztelaniaz izango dira saioak, eta lehen egunean beharrezkoa izango da bi argazki eta NAN dokumentuaren fotokopia eramatea.

Izena-emateko edo informazio gehiago eskuratu ahal izateko, 637 43 19 04 telefono zenbakira deitu edo fpefraisoro@hazi.eus helbidera idatzi behar da.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend