Samartinak ospatuko dituzte Urola Kostako hainbat auzotan

Aiako Urdanetan, Azkoitiko San Martinen, Azpeitia eta Zestoako Lasaon, Azpeitiko Errebalean, Getariako Askizun eta Orioko Ortzaikan izango dira festak asteburuan.

Errezilen herriko festak ospatuko dituzte, baina Urola Kostako hainbat  auzo eta kaletan ere izango dituzte samartinak asteburuan: Aiako Urdaneta auzoan, Azkoitiko San Martin auzoan, Azpeitiko eta Zestoako Lasaon, Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean, Getariako Askizun, Orioko Ortzaikan eta Zarauzko San Martin ermitaren inguruan.

HERRIZ HERRI SAN MARTIN JAIAK

AIA-URDANETA

Azaroak 9, ostirala
– 22:30. Mus Txapelketa Azkarra Indamendi elkartean.
Azaroak 10, larunbata
– 06:00. Diana jo bezain laster oilasko biltzera aterako dira Urdanetako gazteak, Mantxi eta Olano bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
– Eguerdian,  goizaldean bildutakoarekin bazkaria Indamendi elkartean.
– Gero, kalejira egingo dute tabernaz taberna.
– 21:00. Auzotar guztien afaria goizean bildutakoarekin.
– Ondoren, erromeria Laja II eta Lutxurdiorekin.
– Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi dutenentzat.
Azaroak 11, igandea. San Martin Eguna.
– 11:30. Meza nagusia.
– 12:00. Eskuz binakako pilota partiden finala.
– Ondoren, herri-kirol jaialdia. Izeta Eskolako kideen harri jasotzeko erakustaldia.Horrez gain, Xabier Orbegozo eta Luis Txapartegi arituko dira aizkoran. Elizagoien ahizpek girotuko dute saioa.
– Jarraian, pilota txapelketako sari banaketa egingo dute, eta San Martin jaietako afariak zozkatuko dituzte.
– 17:00. Dema. Arroa Beheko Etxetxoren idiek eta Izetako idi pareak 20 minutuko lana egin beharko dute.
– Ondoren, erromeria Elizagoien ahizpekin.
– 23:30. Patata dantza lehiaketa.
– Jarraian, festei bukaera emateko, traka zaratatsua.

GETARIA-ASKIZU
Azaroak 9, ostirala
– 21:30. Mus txapelketa.
Azaroak 10, larunbata
– 21:00.  Auzo afaria. Izena emateko 943-14 02 67 telefono zenbakira deitu daiteke. Segidan, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeia.
Azaroak 11, igandea. San Mantin eguna
– 11:00. Meza nagusia.
– Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
– 17:30. Herri kirol jaialdia: Manolo Cañamares eta Oier Cañamares aizkoran eta Josu Urbieta harria jasotzen. Bitartean eta ondoren, Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
– Gauean, erromeria Laja eta Narnaizarekin.

ORIO-ORTZAIKA
Azaroak 9, ostirala
– 21:00. Neska-mutil Ardoko afaria beteranoekin.
– 00:00. Xabi Arostegiren laguntzarekin, auzoko gazteek musikaz alaituko dute gaua.
Azaroak 10, larunbata
– 17:00. Haur jolasak Nikonok-en eskutik eta txokolatada.
– 21:00. Erromeri afaria, karpan. Lizaso-Sarriegi eta Ansorregi-Larrañagarekin.
Azaroak 11, igandea
– 10:30. Meza.
– Ondoren, hamaiketakoa Agin Laburu eta Nerea Elustondo bertsolariekin.
– 17:00. Auzoko bi talderen arteko desafioa, estropada. 18:00etan, herri kiroletan.
– Jarraian, Izer eta Alabierrekin berbena.
Azaroak 16, ostirala
– 22:00. Mus txapelketarako izen-ematea. 22:30ean hasiko da txapelketa.
– 23:00. Bide Batez.
– 02:00. DJ Aros.
Azaroak 17, larunbata
– 05:00. Baratxuri zopa.
– 06:00. Oilasko biltzea.
– 21:00. Oilasko biltzeko afaria, trikitilariekin.
Azaroak 18, igandea
– 12:00. Arrillatarrak aizkoran eta Ostolazaren eskolakoak harri jasotzen.
– 14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuta.

AZPEITIA/ZESTOA-LASAO
Azaroak 9, ostirala
– 20:00. Txupinazoa.
– 20:30. Bertso afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.
– Ondoren, Hitzeder eta Txibilter trikitilariekin saioa, goizaldeko ordu txikiak arte.
Azaroak 10, larunbata
– 11:30. Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa.
– 13:00. Umeen txupinazoa.
– Ondoren, auzoko umeentzat bazkaria.
– 16:30. Frontoian haurrentzako puzgarriak.
– 17:00. Txokolatada.
Azaroak 11, igandea
– 11:00. Meza nagusia.
– 11:00. Zestoako parrokiko abesbatza.
– 11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen emanaldia.
– 11:30. Lasaoko erraldoien eta buruhandien kalejira.
– 11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
– 11:30. Salda.

AZPEITIA-BUSTINZURIKO ERREBALA
Azaroak 9, ostirala
– 22:oo. Mus Txapelketa, Pikua tabernan.
Azaroak 10, larunbata.
– 13:oo. Zezen txikiak eta poniak.
– 16:3o. Sokamuturra.
– 19:oo. Triki-poteoa.
– 21:oo. Afaria Txokoa jatetxean.
– 23:oo. DJ Josu Rodriguez Pikuan.

AZKOITIA-SAN MARTIN AUZOA
Azaroak 10, larunbata
– 11:00. San Martingo V. Mendi lasterketa.
Azaroak 11, igandea.
– Egun osoan,  kanpai hotsak ermitan.
– 11:00-14:00. San Martingo ondaregunea jendearentzat irekita egongo da.
– 12:00. San Martin ermitan meza.
– 13:00. Bisita gidatua egingo dute San Martingo ondaregunean, Juan Bautista Mendizabal gidari dela.
– 16:00-19:00. San Martingo ondaregunea jendearentzat irekita egongo da.
– 17:00. Bisita gidatua San Martingo ondaregunean, Juan Bautista Mendizabal gidari dela.

ZARAUTZ
Azaroak 11, igandea
– Goizean, hamaiketakoa San Martin ermitan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend