‘Erradikalak gara’ bertso-saioa izango da igandean Zarautzen

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak eskainiko dute bertso-saioa, Antoniano aretoan; «”Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara, eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan».

19:00etan izango da emanaldia, eta 70 minutu inguru iraungo du. Sarrera doakoa izango da.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend