Imanol Larrañagak eta Maite Etxezarretak irabazi dute Azkoitiko V. San Martin lasterketa

Festa eta kirol giroak hartu dute gaur eguerdi partean Azkoitiko San Martin auzoa; izan ere, hango jaiak izanik, San Martin mendi lasterketaren V. edizioa egin dute 12:00etan hasita. 61 lagunek parte hartu dute proban, eta zortzi kilometroko ibilbide gogorra eginda, Imanol Larrañaga azkoitiarra eta Maite Etxezarreta azpeitiarra izan dira helmugaratzen aurrenak. Larrañagak 32 minutu eta 16 segundo behar izan ditu proba bukatzeko, eta Etxezarretak 41 minutu eta 32 segundo. Kurutzia baserriko produktuen saskia jaso dute irabazleek, eta parte hartzaile guztien artean hainbat zozketa egin dute. Azkoitiko Mikologia elkarteak antolatzen du proba.

Hona hemen probako irudi batzuk:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend