Zabalik dago Azkoitiko Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Abenduaren 10ean itxiko da lehiaketarako izen-ematea. Orotara lau sari banatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Sari banaketa abenduaren 22an izango da.
Iazko Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketako irudia. (Azkoitiko Udala)

Iazko Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketako irudia. (Azkoitiko Udala)

Martxan da Herrixen dendarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatutako XXII. Erakusleiho Lehiaketa. Sariketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, eta bertan parte hartu nahi duten dendariek Azkoitiko udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko aurreneko solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidera idatzita egin dezakete izen-ematea. Abenduaren 10ean itxiko da izen-ematea, 18:00etan, hain zuzen.
Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa abenduaren 22an izango da. Epaimahaiak hiru sari emango ditu eta horietaz gain, Herritarren Saria ere banatuko da. Herritarrek gehien atsegin duten erakusleihoaren aldeko botoa emateko aukera izango dute udaletxeko harreran eta Elkargunean jarriko diren kutxetan. Honako sari hauek banatuko dituzte:
Aurreneko postua eskuratzen duen saltokiak  350,00 euroko erosketa bonoa jasoko du. Bigarren sarituak 250 euroko erosketa bonoa, eta hirugarrenak 150 eurokoa. Herritarren Saria jasotzen duen saltokiak  150,00 euroko bonoa eskuratuko du.
Epaimahaiak erakusleihoen zenbait ezaugarri izango du kontuan irabazlea aukeratzeko unean, hala nola erakusleihoaren itxura eta diseinua egiteko erabilitako materiak, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta diseinuak saltokiari Gabonetako giroa ematea. Erakusleihoek goizez nahiz gauez duten itxura baloratuko du epaimahaiak.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend