Josu Juaristi izango da Europako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua

Barne hauteskundeak egin ditu EH Bilduk bere hautagaia aukeratzeko, eta Josu Juaristi azkoitiarrak eskuratu ditu boto gehien: 2.539 boto (%75,61). Juaristi EH Bilduko eurodiputatu izan da azken legealdian.

josu-juaristi_foto610x342

Josu Juaristi (Azkoitia, 1964) izango da EH Bilduren zerrendaburua hurrengo Europako hauteskundeetan. Barne hauteskundeak egin ditu EH Bilduk bere hautagaia aukeratzeko, eta Juaristik eskuratu ditu boto gehien: 2.539 boto (%75,61). Lorena Lopez de Lacallek, barne-hauteskundeetara aurkeztutako beste hautagaiak, 733 boto lortu ditu (%21,83). 86 boto zuri ere izan dira (%2,56).

“Barne hauteskundeetan egon den giroa eta mugimenduaren barne-bizitzari egindako ekarpena” nabarmendu ditu EH Bilduk. Izan ere, koalizioak azaldu duenez, 3.358 pertsonek parte hartu dute barne hauteskundeetan, botorako eskubidea zuten –EH Bilduren aplikazioan izena emandakoen– %44,63k. Inskribatutako pertsonek bi modu izan dituzte botoa emateko: telematikoa eta presentziala. Parte-hartzaileek ostiraletik igandera arteko epea izan dute inskribatutakoek boto eskubidea gauzatzeko. Boto presentziala “bermatzeko”, irekita izan dira hamarnaka bilgune, joan den larunbatean, Hego Euskal Herri osoan.

Juaristi EH Bilduko eurodiputatu izan da legealdi honetan; Lorena Lopez de Lacalle, berriz, EFA Europako Aliantza Librea alderdiko presidenteordea da gaur egun, eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu izan zen 2007 eta 2010 urteen artean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend