Elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek Azpeitian, ELAk deituta

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lan hitzarmen “duina” eskatzeko mobilizazioekin jarraitzen dute. Gaur, ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute horietako batzuek Azpeitian (argazkietan); Gipuzkoako egoitzak greban. Diskriminaziorik ez leloak zituen pankartarekin atera dira plazara langileak. Aste honetan, astelehenetik ostiralera, greba deitua du ELAk Gipuzkoako egoitza guztietan, baita Azpeitikoan ere; LABek, bere aldetik, atzorako deitu zituen lanuzteak.

Horiekin batera, gaurko Azpeitiko elkarretaratzeaz gain, mobilizazio gehiago deitu ditu ELAk Urola Kosta eskualdean. Bihar, auto karabana egingo dute, 10:00etan Zarauztik hasita; eta etzi, osteguna, Zumaian pintxo poteo “aldarrikatzailea” egingo dute, 19:00etan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend