Zapatuan hasiko da Herrixen Elkartearen Gabonetako kanpaina, bonoen salmentarekin

Goizetik eguerdira bitartean egongo dira salgai erosketa bonoak, agortu arte. Pertsona bakoitzak txartel bakarra erosteko aukera izango du. Horrenbestez, ezinbestekoa izango da erosketa egitean NAN txartela erakustea.

Hastear da Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Gabonen bueltan antolatutako kanpaina. Hain zuzen, datorren larunbatean, abenduaren 1ean, hasiko dira kanpainaren barruko Gabonetako bonoak saltzen. Modu horretan, 35 euroren truke 50 euroko erosketa bonoak lortzeko aukera izango dute Azkoitiko bizilagunek.  Goizetik eguerdira bitartean egongo dira salgai erosketa bonoak, 10:00etatik 14:00etara bitartean edo agortu arte. Pertsona bakoitzak txartel bakarra erosteko aukera izango du. Horrenbestez, ezinbestekoa izango da erosketa egitean NAN txartela erakustea.

Erosketa bonoen salmentaz gain, denetariko produktuz osatutako 20 otarre ozketatuko ditu Herrixenek, Azkoitia txartelarekin ordainketak egiten dituzten guztien artean. Abenduaren 10etik 21era bitartean egindako erosketak hartuko ditu kontuan elkarteak. Otarren banaketa abenduaren 22an egingo dute, Torrezurin, 13:30ean hasita. Egun horretan egingo dute Herrixenek antolatutako Erakusleiho Lehiaketako sari banaketa ere.

Abenduaren 17tik aurrera herriko saltokietan erosketak egiteagatik Herrixen Elkarteak errifak banatuko ditu agortu arte. Gabonetako errifa horietan 500 eurotako hiru sari banatuko dituzte. Urtarrilaren 5ean egingo dute errifa horien zozketa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend