Antonio Pampliega: “Gerra nolakoa den erakutsi nahiko nuke, zentsurarik gabe”

Elan-Euskadik antolatutako solasaldian izango da bihar Antonio Pampliega (Madril, 1982) gerra kazetaria. Getariarrei gerra zer den Ā«filtrorik gabeĀ» erakutsi nahi die berak.
WhatsApp Image 2018-11-28 at 10.59.20

Argazkia: Utzitakoa.

Gatazka guneetako kazetaria da Antonio Pampliega (Madril, 1982). Freelance gisa egiten du lan, eta Irak, Libano, Pakistan, Afganistan, Haiti eta Sirian izan da, besteak beste, azken urteotan. Elan-Euskadik antolatuta, Los ojos de la guerra izenburu hartuta hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Getariako Ulpiano aretoan.

Zeren inguruan hitz egingo duzu bihar Getarian emango duzun hitzaldian?
Kontzientziak piztea da hitzaldiaren helburua. Mendebaldean jaio izanagatik zortedunak garela transmititu nahi dut solasaldian. Gerra nolakoa den ere erakutsi nahiko nuke, zentsurarik eta filtrorik gabe. Era horretan, migranteen aferaren inguruko gakoak emango ditut.

Zein da ekialde hurbileko egungo egoera?
Ekialde hurbileko egoera ez da batere aldatu azken urteotan. Hamarkada asko daramatzate kaosean murgilduta, eta gainera, mendebaldeko gobernuek bultzaturiko diktadoreak dituzte. Yihadaren bandera altxa eta sinesgabeen aurkako borrokara lotu diren talde fanatiko eta erlijiosoen agerpena da ezberdintasun bakarra. Hori guztia 2003ko Iraken inbasioaren ondorio da, eta ezin dugu ahaztu Espainiako estatua erabaki horren parte izan zela.

Nola eragin dezake AEBko presidente Donald Trumpen politikak?
Trumpen politikak Iranekiko tentsioa areagotu dezake. Hala ere, arazoa ez da Trump. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteek urte askoan zehar ezarritako politikak dira arazoa.

Hiru urte igaro dira Angel Sastre eta Jose Manuel Lopezekin batera, Sirian bahitu zintuztenetik. Nola gogoratzen duzu?
Bizitza aldatu didan esperientzia baten gisan gogoratzen dut. Beste pertsona bat naiz bizipen haiek igaro eta gero. Ahaztu ezin dudan esperientzia bat da, eta, gainera, irakaspen garrantzitsuak eman dizkidana.

Nolakoa izan zen zuen liberazioaren negoziazioa?
Ez dakit. Gu bahituta geunden, eta inork ez zigun kontu horren inguruko informaziorik helarazi.

Zein da Estatu Islamikoaren egoera?
Estatu Islamikoaren eremua suntsituta dago. Kalifatzaren errautsak soilik geratzen dira, arazoa, ordea, ideiak dira. Bizirik eta bero jarraitzen dute ideiek; gazteen artean, batik bat. Ideia horiei aurre egiteko hezkuntza da erabili beharreko tresna, eta ez armak. Armak erabiliz gero, iraganeko akatsetan erortzeko arriskua dugu berriz ere.

Ordutik itzuli zara Siriara? Egingo al zenuke?
Ez, ez naiz itzuli Siriara, nire familiari hala zin egin niolako. Nigatik izan balitz, itzuliko nintzateke. Sirian gertatzen denaren berri ematen jarraitzea beharrezkoa dela iruditzen zait.

 

Duela hiru urte bahitu zuten Pampliega Sirian
2015ean Siriara bidaiatu zuen Pampliegak. Lanera joan zen, herrialdearen egoegoeraren inguruko erreportaje bat egitera. Aurrez ere hainbatetan izanda zegoen Sirian, baina, urte horretan, uste baino gehiago luzatu zitzaion bidaia. Angel Sastre eta Jose Manuel Lopez kazetariekin batera bahitu egin zuen Al Qaedak Pampliega, Sirian.

300 egunez irainak, umiliazioak eta bultzadak jasan behar izan zituzten. “Akats bat” izan zela dio, erreportajeari bere segurtasunari baino garrantzia handiagoa eman ziolako .

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend