Giro ederrean egin dute Errezil Sagarraren astearen barruko ikastaroa

Udazkenarekin batera iritsi ohi da sagar uzta, eta urtero sasoi horretan egin ohi duten bezala, Errezil Sagarraren Astea ari dira egiten Errezilen. Prestatutako egitarauaren barruan, ikastaroa eskaini zuen atzo, asteazkena, Azpeitiko Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak Errezilgo Erniope elkartean. Hamar lagun inguruko taldea animatu zen Eizagirrek eskainitako ikastarora, eta giro ederrean aritu ziren sukaldatzen. Ondoren, prestatutakoak dastatzeko aukera izan zuten ikastarora animatu ziren lagunek.

Bihar, ostirala, jarraituko dute prestatutako egitarauarekin:

Abenduak 1, larunbata.
-Errezil Sagarraren Ibilbidearen aurkezpena eta inaugurazioa, Koldobika Jauregi eskultorearekin eta Loidi Saletxe bertsolariarekin,
11:00tan.

Abenduak 2, igandea.
-Errezil Sagarraren Azoka, 10:00etatik 14:00etara.
Sagar eta sagarkiez osaturiko postuak izango dira. Horrez gain, sagar muztioa nola egiten den ikusteko eta dastatzeko aukera izango da. Bestalde, gaztain erreak, artisauak (otargintza eta eskulanak) eta sagar dultze lehiaketa herrikoia izango dira. Gainera, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa bertan izango da edozein galderari erantzuteko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend