Saneloiak ospatzen ari dira Azpeitiko Landeta auzoan

Gaur, abenduak 1, San Eloi egunez auzokoen bazkaria egin dute

San Eloi Eguna ospatzen ari dira gaur, Landeta auzoan. Goizean, mendiko bizikletan irteera egin dute, Erreka Bike dendatik irtenda. Eguerdian, berriz, Bordatxo jatetxean elkartu dira auzotarrak bazkaltzeko. Bazkalondoan, bertsolariak eta trikitilariak izango dituzte festa girotzen; eta, gaurko eguna auzoan poteoa eginez bukatuko dute.

Asteazkenean hasi zituzten Landeta auzoan San Eloi jaiak, eta bihar, igandea, izango dute festetako azkenengo eguna. 12:30ean, Zelailuze ganadutegiaren eskutik, zezen txikiak eta poniak izango dira gaztetxoentzat, eta 13:00etan, herri kirol erakustaldia hasiko da. Kirol saioan, gainera, Eneko OtaƱo eta Julen Alberdik desafioa jokatuko dute, eta, festak bukatzeko Xabier Aranburu Guzta, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Martin Mendizabal harri-jasotzaileek erakustaldia eskainiko dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend