Irudietan: Sagarraren Astea bukatzeko, azoka Errezilen

Errezil Sagarraren Astearen barruan hainbat ekitaldi egin dituzte: ibilbidearen inaugurazioa, hitzaldia, azoka...

Gaur, igandea, bukatuko dituzte Errezil Sagarraren Asteko ekitaldiak. Atzo, larunbata, Ibarbi Sagarraren ibilbidea inauguratu zuten Errezilen. Gaur, berriz, frontoian azoka egiten ari dira 14:00ak bitartean. Bertan, Errezil eta Ibarbi sagarrez eta sagarkiez gainera, beste hainbat produkturekin osatu dute azoka: gaztaina erreak, artisautza, bertako produktuak… Sagarraren muztioa egiteko prozesua ezagutzeko aukera ere eskaini dute.

Argazkiak: Nekane Zinkunegi.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend