Abenduaren 5ean irekiko dute 2019ko Kobaz Koba Trail lasterketarako izen-ematea

Bideo bidez jakinarazi dute antolatzaileek lasterketaren data: otsailaren 10a. Ekaingo gizakiaren" abileziak zerrendatzen ditu marrazkiz osatutako bideo laburrak.

Zestoako Kobaz Koba lasterketaren laugarren ediziorako izen-ematea abenduaren 5ean irekiko da. Gaur jakinarazi dute data lasterketaren antolatzaileek: datorren otsailaren 10ean izango da proba. Horretarako marrazkiz osatutako bideo bat egin dute. Bertan, “Ekaingo gizakia” nolakoa zen irudikatu dute, baita bere abileziak zerrendatu ere.

Hona hemen 2019ko Kobaz Koba Trail probaren spota:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend