Irudietan: Azkoitiko ikasleek euskararen aldeko aldarria eraman dute plazara

Euskararen Eguna iragartzeko suziria bota eta minutu gutxira hasi du euria Azkoitiko kaleetan, baina zaparradak ez du zapuztu ikasleek plazan egin duten festa. Ohi bezala, Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ehunka haur eta gaztetxoek kalejira egin dute goizean, eta eguerdirako herriko plazara eraman dute euskararen aldeko aldarria. Han, Javier Zubizarreta alkateak harrera egin die ikasleei, eta euskaraz hitz egitearen garrantzia azpimarratu du: “Euskarak behar gaitu, eta guk euskara behar dugu”, esan du. Ondoren, oholtza gainean irakurraldia egin dute dozenaka lagunek, eta askotariko testuak irakurri dituzte horiek. Aurten, gainera, ikastetxeetan margotutako Ahobizi pegatinak eraman dituzte soinean ikasleek, Euskaraldiarekin bat eginez.

Gaur, astelehena, amaituko da Euskaraldia ariketa soziala Euskal Herrian, eta egitasmoa agurtzeko zein Euskara Eguna ospatzen jarraitzeko beste ekitaldia egingo dute arratsaldean Azkoitian. Besteak beste, Euskaraldiaren amaierako manifestua irakurriko dute Azkoitiko hamaikakoa osatzen duten kideetako bik, eta ahobizi eta belarriprest guztiekin argazkia aterako dute.

Ikusi eguerdiko argazkiak, hemen:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend