Abendurako bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak lan bila dabiltzanentzat

Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute eta doan izango dira.

UKUE

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio-zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduan. Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute, eta doan izango dira. Honako ikastaro hauek eskainiko dira:

  • Lan-elkarrizketa: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu. Data: abenduak 13 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • Curriculuma hodeian: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu. Data: abenduak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Izen-ematea eta informazioa

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua
Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend