Alkategai izateko proposamenak jasoko ditu Zestoako EH Bilduk hilaren 12an

Udal hauteskundeetarako bost hilabete falta direla eta, Zestoako EH Bilduk batzarra deitu du hurrengo asteazkenerako, abenduak 12. Koalizioak adierazi duenez, dagoeneko hasi dira “etorkizuneko Zestoari” forma ematen, eta batzarrean, besteak beste, datorren agintaldirako erronkak jorratuko dituzte. Era berean, udal hauteskundeetarako alkategaiaren eta zinegotzien proposamenak jasoko dituzte, eta abenduaren 22rako Txoko Feministak egindako deialdiari babesa ematea izango dute hizpide.

Abenduaren 12an, 19:00etan elkartuko dira, lehenego jubilatuen tabernan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend