60 boluntarioen lana aitortu dute Aldundiak eta Surfriderrek

Zumaiako eta Mutrikuko hondartzetan egindako garbiketa lanengatik jaso dute aitorpena. Ekitaldian izan dira Zumaiena ikastetxeko ikasleak, eta baita Gonzalo Torre ere, Geoparkeko Ingurumeneko arduraduna.

000Boluntariotza

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe ordezkaritza espainiarrak  60 boluntarioren lana aitortu dute  Donostiako Aquariumean egin den ekitaldian.

Urtero Surfrider Espainiak Euskadiko hiru hondartzetan egiten duen itsas-zaborra monitorizatzeko ekimenean parte hartzen dute ekitaldi honetako pertsonek. Itsas-zaborraren arazoa aztertzeko garrantzitsua da monitorizazioa; izan ere, itsasora 10.000.000 milioi tona hondakin iristen dira urtero.

Ekitaldian izan dira Zumaiena Ikastetxeko ikasleak Inpernupe hondartzan egindako segimenduagatik. Horiez gain, Nagusilan taldekoak eta BHI Mutrikukoak ere izan dira; horiek Mutrikuko Burumendi hondartzan egindako itsas-zaborren kontrolean parte hartu dute. Bestetik, Euskal Kostaldeko Geoparkean egindako elkarlanetik Gonzalo Torre izan da, Geoparkeko Ingurumeneko arduraduna.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend