Aldez aurreko borondateez eta testamentuaz hitzaldia izango da datorren asteartean

Asteartean 18:00etan izango da solasaldia, Elkargunean. Hurkoa fundazioko Andikona Uriarte izango da hizlaria.

d9c99f0b-a685-8a0c-06a2-6bbbe831b280

Hurkoa fundazioak eta Azkoitiko Udalak, aldez aurreko borondateen eta bizi testamentuaren inguruko solasaldia antolatu dute datorren astearterako. Hitzordua Elkargunean jarri dute, 18:00etan, eta Hurkoa fundazioko Andikona Uriartek eskainiko du solasaldia.

Aldez aurreko azken nahiak-bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea izenburua jarri diote hitzaldiari, eta besteak beste, testamentuaren nondik norakoez ariko dira hizketan, baita pertsona batek bere bizitzako azken fasean izan ditzakeen borondateez ere.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend