BIDEOA: Miren Artetxe margolaria, klasikoarekin eta modernoarekin jolasten

Iturri zaharretik edaten badu ere, egungo joerekin uztartzen ditu lanak Miren Artetxe (Arroa Goia, Zestoa, 1958) artistak. Azpeitiko bizilagunak margolanen erakusketa zabaldu du Betharram eraikineko erakusketa aretoan, eta Miren Artetxeren marguakizenpean, artistaren askotariko margolanak ikusteko aukera izango da hilaren 16ra bitartean. Artetxek adierazi duenez, obra klasikoak ditu oinarri margolanak sortzerako orduan, baina ukitu desberdina ematen die gero horiei. Besteak beste, Dali artista du eredutzat. Honako hau Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean sortutako Mikrouhinak bideo sortarako egindako lana da honako hau:

Artetxeren erakusketa astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da ikusgai Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Asteburuetan eta jaiegunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dute.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend