Jone Zabaleta azkoitiarrak Tortosako Eduardo Fornos Krosa irabazi du

Igandean jokatu zuten 4,5 kilometroko proba, eta azkoitiarrak hamasei minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea egiteko. Kataluniako unibertsitateetako kideen arteko lehia irabazi zuen, Lleidako Unibertsitatean ari baita ikasten.
(Argazkia: Yolanda LarraƱaga)

(Argazkia: Yolanda LarraƱaga)

Jone Zabaleta azkoitiar lasterkariak IV. Tortosako Eduardo Fornos Krosaren barruan jokatutako Kataluniako unibertsitateetako kideen arteko lasterketa irabazi zuen joan zen igandean Tortosan (Katalunia). Zabaletak hamasei minutu eta 22 segundo behar izan zituen 4,5 kilometroko proba osatzeko, eta bigarren sailkatuari 41 segundoko aldea atera zion. Unibertsitate ikasle eta langileei zuzendutako proban parte hartu zuen azkoitiarrak; izan ere, Zabaletak Lleidako Unibertsitatean ikasten du gaur egun.
Igandekoa ez zen izan azken aldian Zabaletak lortu duen balentria bakarra; izan ere, azaroaren 18an Mitjalleida bost kilometroko lasterketa irabazi zuen, ibilbidea hamasei minutu eta 29 segundotan gauzatuta. Gainera, urrian Kataluniako 2017. urteko unibertsitate mailako atleta onenaren saria jaso zuen.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend