Abenduaren 20an izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Abenduaren 20an, ostegunez, izango da aurtengo saioa 22:00etan hasita, eta Soreasu antzokiko agertokian Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Aitor Salegi, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

PHOTO-2018-11-26-20-43-11_content

Aurten ere ez du hutsik egingo Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen duen Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren oroimenezko bertso saioak, eta urtero legez, punta-puntako bertsolariak izango dira Santo Tomasen atarian Azpeitian. Abenduaren 20an, ostegunez, izango da aurtengo saioa 22:00etan hasita, eta Soreasu antzokiko agertokian izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Aitor Salegi, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro ariko da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Azkoitiko Zurt tabernan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Orkatz kultur elkartean nahiz Zestoako Portale kulturgunean. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko dira, eta egunean bertan, Soreasuko leihatilan, hamar euro.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend