Irudietan: Kirola, musika eta dantza nagusi Orion San Nikolas egunean

Gaur, San Nikolas eguna, goizetik hasi dira jaietako ekintza eta ospakizunak. 10:00etan II. Kamel Ziani Krosa jokatu dute gaztetxoenek, Mendibeltz ondoko parkean. Meza ere izan da, Salatxo abesbatzaren parte hartzearekin, eta jarraian, emanaldia eskaini dute elizako aldapan, Oteitzaren Pietatearen azpian. 12:30ean Harribilek antolatutako Dantzari Txikien Txapelketa hasi da herriko plazan, eta jendetza bertaratu da ikuskisunaz gozatzera. Guztira, zortzi dantzari bikotek hartu dute parte.

Hona hemen San Nikolas jaietako egitaraua osorik.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend