Gabonetako otorduak prestatzeko ikastaroa antolatu dute Azkoitian

Gabonak gerturatzen ari direla eta, egun horietako otordu bereziak prestatzeko sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Azkoitian. Bi saio egingo dituzte Elkargunean, eta lehenengoa hilaren 13an, ostegunean, izango da. Egun horretan, hasierako hotzak prestatzen irakatsiko dute, eta bigarren saioan, abenduaren 20an, postreak egingo dituzte. Bi egunetan, 17:00etatik 19:30era bitartean izango da ikastaroa, Elkargunean, eta han parte hartzeko izena aurrez eman behar da, Elkargunera joanda edo 943-85 25 44 telefonora deituta.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend