Irudietan: Haurrak protagonista Orioko San Nikolas bigarrenean

Gaur, ostirala, San Nikolas bigarrena eta Umeen eguna da Orion. Goizean goiz eman diete hasiera bereziki haurrei zuzendutako egitarauari: 09:30ean, Orioko Herri Ikastolaren eskutik, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatu dute LH3tik DBH4ra bitarteko gazteek, Karela kiroldegian. 11:00etan, ohiturari jarraituz, atxolarra izan da Orioko udaletxeko pleno aretoan; bertan, aurten jaiotako oriotarrei ongi etorria egin diete. 11:30etik aurrera, haurrek puzgarriez gozatzeko aukera izan dute frontoian, eta 12:30ean herri kirolak izan dira herriko plazan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend