Saioa doakoa eta irekia izango da. Informazio gehiago, hemen.
Uxue Alberdik gidatutako saioa eta Iñigo Astizen Joemak eta polasak liburua aztertuko dute.
Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
Ipuin musikatuak, 4 urtetik aurrerakoentzat, baita helduentzat ere. Aurrez izena eman behar da, eta horretarako aukera izango da apirilaren 13tik 20ra bitartean.
Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus
'Inoiz ez desagertzeko ipuina' ipuinaren kontakizuna eskainiko dute Kultur Etxean, apirilaren 23an, 18:30ean hasita. Mirari Alkorta, Maitane Unanue eta Xabier Etxaniz izango dira kontakizunaren arduradunak.
Aurkezpen hitzaldi dinamikoa, Manex Beristainek gidatua. Barreterapiaren informazioa, barrearen onurak eta barreterapiako zenbait jolas azalduko ditu errespetuzko eta konfiantzako giro batean. Helburua da tailer bat eskaintzeko taldea sortzea.
Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Jardunaldien barruan antolatutako hitzaldia.
Altxa Burua Oriok antolatuta, Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraiki eraren garrantzia saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Tomatearen tailerra egingo da apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30era, Zumaiako Baratze Parkean. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei.
Informazio gehiago hemen.
12:00. Jubilatuentzat eta prejubilatuentzat saioa, Kultur Etxean. 15:30. Zaintzaile afektiboentzat saioa, Saregilen. Informazio guztia, hemen.
Grafiaz Beteako bosgarren esperientzia grafikoan Igor Rezola izango da dinamizatzailea. Aurrez eman behar da izena tailerrean parte hartzeko hemen. Prezioa 15 euro da.
Hizlaria: Naroa Martinez. Aldi bereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara, Telegram bidez.
Zuzendaria: Pablo Berger. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritua. Dog Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean robot bat eraikitzea erabakiko du, laguna izan dadin. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, 1980ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, robota hondartzan uztera behartuta dago. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Aita Marin.
*Ikastaro ez mistoa: gizonentzat bakarrik Hizkuntza: euskara Dinamizatzailea: Iñigo Etxezarreta Toka (Eihera koop.) Izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako idatzi 688 75 10 00 telefono zenbakira edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora.
19:00. Txupinazoa.22:00. Mus txapelketa, Floreagako tabernan.
Umorea ardatz eta oinarri hartuta, bertsotan ariko dira Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña eta Aitor Tatiegi Haginpen. Saioa irekia eta doakoa izango da.
Udalak herriko kultur eragileei eta norbanakoei eskatu die bileran parte har dezaten. Izena aurrez eman behar da. Hemen informazio guztia.
11:15. Ongietorria. Aurreskua eta ekintzen aurkezpena.11:30. Zumba guztiontzat, Zumba Gazteak Azpeitia Regla Hernandezen eskutik.12:00. Herrialdeen postuak eta ikuskizuna, herriko plazan.12:00. Haurrentzako jolasak, Azoka Plazan. Berria egunkariak eta Dislegi elkarteak antolatuta.14:00. Herri bazkaria, Azoka Plazan.16:30. Ekain Txou, herriko plazan. Berria egunkariak antolatuta.19:00. Krostadarra (kros anitza, 1,2 kilometroko ibilbidea). Atzegi eta Marea Urdina elkarteekin elkarlanean antolatuta.19:30. Skapaie elektrotxaranga.22:30. Belako eta Nize taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean. ***Herri bazkarirako txartelak non? Herri bazkarirako txartelak apirilaren 17a baino lehen erosi behar dira Elikagunean edota Kilometroaken webgunean (Kilometroak.eus). 0-5 urte artekoentzat doan izango da, 6-15 urte artekoentzat 5 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 10 euro.
Sarrerak honako lotura honetan salgai.
Txaranga-zirkuitua, Gazte txarangarekin. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
Sarrerak eskuratzeko hemen.
Talai Mendi elkartearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan, egun pasa egingo dute. Autobusa doakoa izango da. Informazio guztia, hemen.
- Salda eta pintxoak, Sañoako saletxean.- 11:00etan, mosaikoa.- Hitzaldia, trikitilariak, umeentzako jolasak...
Dantza tailerra antolatu du Astindu dantza elkarteak apirilaren 28rako. 11:00etatik 13:00etara egingo da Saregileen plazan, eta Munduko dantzak izango da gaia. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak direla azpimarratu du Astinduk.
Pontx pailazoaren emanaldia, 12:00etan, Herriko Plazan.
Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena. Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.
Nafarroako Haizkan taldearen kontzertua. Doan da sarrera.