2024/04/07 11:30 - 19:30

Jaialdia

Aiako XX. Txakolin Eguna

Aiako XX. Txakolin Eguna
Aiako plaza, Aia

11:30etik hasita, Getariako txakolina dastatzeko aukera izango dute Aiako plazara gerturatzen diren guztiek, baita txekor haragi pintxoak jateko ere. Horrez aparte, 14:00etan Gazte Asanbladak txosna zabalduko du, eta 17:00etan Gizonezkoen Harri Txiki Txapelketa jokatuko dute. Eguna ez da hor amaituko, ordea; herri kirolak amaitzean Lajak eta Lutxurdik izango dute guztiak dantzan jartzeko ardura, erromerian.