[EGUNERAKETA] Zabaldu dute bi autoren arteko istripua dela eta itxita egon den errepidea

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 23a, 09:57

Lekukoek hedabide honi jakinarazi diotenez, autoek errepide osoa hartzen dute, eta horiek kendu bitartean itxita dago Aia eta Zarautz arteko errepidea.

Bi autok istripua izan dute gaur goizean Aian, Lukun parean, eta lekukoek hedabide honi esandakoaren arabera, horiek errepide osoa hartzen dute. Horregatik, autoak bertatik kendu bitartean, itxi egin behar izan dute Aia eta Zarautz arteko errepidea.