Ipuin kontaketa saioa antolatu dute gaur arratsalderako Aian, Liburuaren Nazioateko Egunaren harira

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 23a, 10:16
Haur txiki bat ipuin bati adi.

Inoiz ez desagertzeko ipuina kontatuko dute Mirari Alkortak, Maitane Unanuek eta Xabier Etxanizek Kultur Etxean.

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 23, eta Aiako Udalak, Kultur Etxeak eta Xatur gaztelekuak ipuin kontaketa saioa antolatu dute arratsalderako.

Hitzordua Kultur Etxean izango da, 18:30ean, eta han ipuin batez gozatzeko aukera izango dute herriko umeek: Inoiz ez desagertzeko ipuina lanaz, hain zuzen.

Hiru izango dira ipuin kontalari ariko direnak: Mirari Alkorta, Maitane Unanue eta Xabier Etxaniz.