Baleike.Eus

  • Kaleko argi apaingarrien piztuerarekin hasiko dira Gabonak Zumaian

    by - Abe 12, 2017
    Gabonetako apaingarrien piztueraz gain, San Tomas egunarekin hasiko da Eguberri giroa herrian abenduaren 21ean. Hurrengo egunean, berriz, Musika Bandaren Gabonetako kontzertua izango da, eta 23an, haurrei zuzendutako Go!azen antzerki emanaldiaren saio bikoitza. Bestalde, urtero moduan, aretoko futbol...
  • Desfibriladorea jarri dute Udaltzaingoaren autoetako batean

    by - Abe 10, 2017
    Orain arte Lubaki kiroldegian, Aita Mari futbol zelaian eta Aitzuri pilotalekuan desfibriladore bana zituen udalak. Hemendik aurrera, udaltzainek beste bat edukiko dute kotxeetako batean, larrialdiei erantzun ahal izateko. Norbaiti bihotza geratzen zaionean desfibriladoreena da erantzunik eraginkor...
  • BIDEOAK: Kalea Guztiona Da mugimenduko kideak Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan dira

    by - Abe 10, 2017
    Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino iritsi da Zumaian kartel, pankarta, hormairudi eta abarren inguruan dagoen eztabaida. Kalea Guztiona Da kolektiboak izan zuen agerraldia egiteko aukera azaroaren 29an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol batzordean. Azalpenak eman ondoren, alderdien galderak...
  • Martxan da ‘Harmaila’ aldizkaria, euskara eta kirola uztartzen dituen kirol egitasmoa

    by - Abe 6, 2017
    Komunikazio proiektu berri bat kalean da euskarazko hedabideen multzoan: Harmaila aldizkaria. Kirola du ardatz, eta lehenengo zenbakia atera berri dute. Urtean bost ateratzeko asmoa dute, eta lan mardulak izango dira, 100 orrialdekoak gutxi gorabehera. 1. zenbakiak,...
  • 280.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak Geoparkearen ingurumen alderdiak sustatzeko

    by - Abe 6, 2017
    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 280.000 euro bideratuko ditu 2020ra arte (urtean 70.000 euro), Zumaia, Deba eta Mutriku udalerriek partekatzen duten kostaldeko Geoparkearen kontserbazio eta sustapen jarduerak bultzatzeko eta garatzeko, kontuan hartuta kostaldeko flyscha...
  • Espainiako txakurkros txapelketa irabazi du Kimetz Etxabek

    by - Abe 4, 2017
    Joan den asteburuan Polonian Munduko txapelketa irabazi ondoren, asteburu honetan Espainiako txakurkros txapelketa irabazi du Kimetz Etxabe zumaiarrak, Valladoliden. Etxabek Munduko Txapelketara eraman zuen Pegasso txakurra asteburu honetan Pedro Etxeberriak eraman du eta, haren ordez, Destro...
  • Minbiziaren aurka dantzan

    by - Abe 4, 2017
    Gipuzkoako AECC elkartearen aldeko zumba saioa egin zuten atzo goizean Lubaki kiroldegian (argazkian). Ariketa fisikoa eta dantza uztartzen dituen jarduera praktikatzeko aukera izan zuten, hotzari aurre eginda, atzo Zumaiara joan zirenek. Bigarren urtez egin dute minbiziaren...
  • Luizia izan da gaur goizean Zumaiako Narrondo auzoan

    by - Abe 2, 2017
    Korta enpresa gaineko mendian gertatu da luizia, argindar poste berriaren azpian. Gertaeraren jakitun, Udaltzaingoak inguruan zeuden kotxeak kentzea eskatu du eta, jarraian, autoei Korta zaharra eta mendiaren artean igarotzen den errepidea itxi die. Oinezkoek, oraingoz, badute...
  • 365 egun behar ditu euskarak

    by - Abe 2, 2017
    Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar. Bezperan, ekitaldia egin da Torreberri azpian. Zapi gorria lepoan jarrita, euskara egun bakarreko kontua ez dela aldarrikatu dute, euskarak 365 egun behar dituela azpimarratu dute. Hasiera batean Zapitik zapira ekintza zen...
  • Zumaiako eraikin publikoetako garbitzaileek elkarretaratzea egin dute

    by - Aza 29, 2017
    ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deituta, Zumaiako eraikin publikoetako garbitzaileek elkarretaratzea egin zudute gaur eguerdian Aita Mari auzoan, Zumaiako institutuaren parean. Langileez gain, sindikatuetako ordezkariak ere izan dira lan hitzarmen duina eskatzen egin duten...

Send this to friend