Getariako Hitza

  • Ostiralean abiatuko dituzte San Joan festak, Getariako Balentziaga kalean

    by - Eka 20, 2017
    Ostiraletik igandera sanjoanak ospatuko dituzte Getariako Balentziaga kalean, eta festa batzordeak egitaraua prestatu du hiru egunetarako. Ekainak 23, ostirala 18:00. Txokolatada haurrentzat eta helduentzat. 19:00. Hala Bazan ikuskizuna umeentzat Rosa Martinezen eskutik. 19:30. Hirugihar pintxoak  izango...
  • Getariako Katxopa Gaztelekuak irteera antolatu du Arcachoneko ur parkera

    by - Eka 16, 2017
    Ekainaren 29an egingo dute irteera, eta L.H.  4. maila eta D.B.H. 6. maila arteko gazteek parte hartu dezakete. Egun osoko irteera izango da, eta 25 eroko prezioa izango du. Prezioaren barruan sartzen dira ur parkeko sarrera...
  • Balentziagaren lana zabalduz

    by - Eka 16, 2017
    Maiatzaren amaieran ireki zuen Cristobal Balenciaga Museoak Rachel L. Mellon Collection erakusketa. Aurten ehun urte bete dira jostun getariarrak Donostian bere lehen atelierra ireki zuenetik, eta 80 urte Parisen bere etxea ireki zuela. Testuinguru horretan, Getariako...
  • Larunbatean bukatuko da aretoko futbol txapelketa, Getaria

    by - Eka 16, 2017
    Florenen Oroimenezko VIII. areto futbol txapelketa bukatzear da. Otsailean abiatu zuten ligaxka, eta aste honetan bukatuko dute. Ligako finala larunbat arratsaldean izango da. 17:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Haitzek eta Balearrik. Ondoren,...
  • Castro, Camba eta Guevarari harrera egin diete Getariako udaletxean

    by - Eka 8, 2017
    Gaur arratsaldean Kuba, egiak eta gezurrak hitzaldia eskaini dute Getarian. Herrialdearen errealitatea gertutik ezagutzen duten hizlariak gonbidatu dituzte horretarako: Che Guevararen alaba eta sendagile Aleida Guevara, Kubako Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari eta diputatu Mariela Castrok,...
  • Zahartzaroari Omenaldia egin diote Getarian

    by - Eka 5, 2017
    Igandean ospatu zuten Getarian Zahartzaroari Omenaldia. Lehenik eta behin Salbatore Deunaren elizan meza izan zen; bertan izan ziren Nika Lertxundi alkatea eta Quirino Azpeitia Basurtoren eta Raimunda Basurto Lazkanoren familiakoak. Ondoren, Eneritz Jauregik zuzentzen duen musika...
  • Getariako trainerua aurkeztu dute gaur

    by - Eka 3, 2017
    Traineru denboraldia hastear da, eta gaur herriko trainerua aurkeztu dute Getarian. Herriko apaizak getariarren trainerua bedeinkatu du, eta ondoren arraun elkarteko arduradunek arraunlariak aurkeztu dituzte. Lehenengo denboraldia bukatu berri dute harrobiko arraunlari gazteak atera dira jendaurrera, eta gero...
  • Getariako kofradia zaharra berreskuratzeko sinadura bilketa abiatuko dute

    by - maiatza 26, 2017
    Getariarrak eta bisitariak Getariako kofradia zaharraren egoeraz “kezkatuta” daude, eta horren aurrean Getariako Eskubide Sozialen Kartak sinadura bilketa abiatu du eraikina dimentsio bikoitzean berreskuratzeko: alderdi arkitektonikoari eta kultur arloari dagokionean. “Eraikina 1919an inauguratu eta martxan jarri...
  • Euskal sortzaileen lanak erakutsi nahi ditu Cristobal Balenciaga Museoak

    by - maiatza 24, 2017
    Ehun urte bete dira Cristobal Balenciagak Donostian bere lehen denda ireki zuenetik, eta urteurrenaren harira Cristobal Balenciaga Museoak bertako diseinatzaileen lana erakusteko eta saltzeko espazio bat irekiko du. Modu horretan, bertako sortzaileei, artistei, artisauei, diseinatzaileei eta...
  • Laburbirarekin emango diote hasiera gaur Getariako Euskal Asteari

    by - maiatza 24, 2017
    Larunbaterako Euskal Jaia antolatu dute Getarian, eta datozen egunetan festa giroan murgilduko dira herritarrak. Gaur iluntzean ekingo diote Euskal Asteari Laburbirarekin. Getariako Euskara Sailak eta Topaguneak antolatuta, euskarazko zortzi film labur proiektatuko dituzte Iturzaeta eskolako areto...

Send this to friend