Urola Kostako Hitza

  • Eskola kirolaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean, Salbatore Mitxelenan

    by - Urt 21, 2013
    Eskola kirolaren inguruan hitzaldia eskainiko dute Suspergintza elkarteko kideek, horren aurreko jarrera eta egoeren aurrean hausnartze aldera. “Kirolean ere, gizartean bezala, balore galera ikaragarria izan da azken urteotan. Kirola kirol egiten zuten jarrerak aspaldi ez dira...
  • Sokamuturrean ibili dira dozenaka ume Azpeitian

    by - Urt 21, 2013
    Sansebastian festak ez dira oraindik amaitu Azpeitian, eta umeak Sokamutur txikian ibili dira goizean, Erdikaletik herriko plazara. Han, berriz, zezen txikiekin eta poniekin jolastu dute dozenaka haurrek, Arno ganadutegiko ganaduarekin. 16:00etan, berriz, haur parkea zabalduko dute Olazko Andre...
  • Atano III. txapelketa hasiko da bihar

    by - Urt 21, 2013
    Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteak Atano III. Pilota Txapelketa antolatu du hogeita bederatzigarren urtez, eta datozen hiru hilabetetan 80 neska-mutil lehiatuko dira Gurea pilotalekuan. Zazpi eta hamalau urte bitarteko pilotariek hartuko dute parte txapelketan, hamar mailetan banatuta;...
  • LAB metalgintzak, hitzarmen eskaera

    by - Urt 20, 2013
    Urola Kostako LABeko metalgintzako sektorekoek elkarretaratzea egin zuten ostiralean, Azpeitiko plazan, «Negoziazio kolektiborako marko propioa eta Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena» aldarrikatuz. Sindikatuak dio Espainiako Gobernuak ezarri duen lan erreformak «langileen lan baldintzak suntsitzea» duela helburu. Horri aurre...
  • Hizkuntza ohituren inguruko bi hitzaldi, Orion

    by - Urt 18, 2013
    Orioko Zaragueta Herri Eskolak hizkuntza ohituren inguruko bi hitzaldi antolatu ditu datorren astearterako. Bi kasuetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta soziolinguista Paula Kasares izango da hizlaria. Lehen hitzaldia asteartean 17:30ean hasiko da eta haurraren heziketari dagokionean...
  • Hamar egunez itxita egongo da Getaria eta Zumaia arteko errepidea

    by - Urt 18, 2013
    Hamar egunez itxita egongo da Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea. Azken egunotako euri eta haizetea medio, luizia izan da kostako errepidean, 26. kilometroan zehazki. Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dute errepidea garbitzeko lanetan ari dela eta...
  • Asteburuko kirol agenda

    by - Urt 18, 2013
    Eskualdean asteburuan egongo diren kirol ekitaldi nagusienak hauek dira: Areto futbola ESPAINIAKO TXAPELKETA 3. maila. Gizonezkoak. Zarautz KE-Egintza: larunbatean, 15:45ean, Aritzabatalden (Zarautz) Futbola ESPAINIAKO TXAPELKETA 3. maila. Gizonezkoak. Bermeo-Lagun Onak: larunbatean, 17:30ean, Itxas Ganen (Bermeo) Anaitasuna-Santutxu:...
  • Txurrukaraokea antolatu dute hilaren 26rako

    by - Urt 18, 2013
    Txurrumuski Aisialdi Taldeak Txurrukaraokea antolatu du urtarrilaren 26rako. Ekitaldia Ikastolako aretoan izango da eta Lehen Hezkuntzako 3 mailako haurretatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako gaztetxoetaraino, denek izango dute lotsak alde batera utzita abestuz ondo...
  • Balentziaga kaleko aparkalekuak hizpide izango dira

    by - Urt 18, 2013
    Datorren asteazkenerako, urtarrilaren 23rako, Balentziaga kalean egin nahi dituzten lur azpiko aparkalekuen inguruko bilera informatiboa antolatu du Getariako Udalak. Batzarra Balenziaga eta Lormendi kaleetako bizilagunei zuzendua dago; udaletxeko udal batzar aretoan izango da hitzordua asteazkenean 18:30etik...
  • Zumaiako batel estropada, bertan behera

    by - Urt 18, 2013
    Bihar goizean Zumaian jokatzeko zen batel estropada bertan behera geratu da, eguraldi txarragatik. Hala iragarri du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada zen izatekoa, baina ez da jokatuko. Liga joan zen asteburuan zen hastekoa...

Send this to friend