Giro ederrean ari dira ospatzen Laja Fest jaialdia

Iraia Oteiza 2024ko api. 20a, 13:12

Atzo arratsaldean hasi zen festa bihar iluntzera arte luzatuko da Lajan. Zuzeneko musika entzuteko, inguruko hainbat artisauk egindako lanak ikusi zein erosteko, eta mokadutxo bat egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Eguraldi ona lagun, dozenaka izan dira eguerdian Santa Kutz auzoko Laja jatetxera gerturatu eta bertako festa giroan murgildu diren herritarrak. Izan ere, Laja Fest  ari dira ospatzen han, zuzeneko musika emanaldiekin, jan-edanerako postuekin, eta inguruko artisauen postuekin. Atzo iluntzean hasitako jaialdia bihar iluntzera arte luzatuko da Lajan, eta herritar oro asteburuan zehar Lajara igotzera gonbidatu dute jatetxearen arduradunek.

Hona hemen arratsaldeko eta biharko egitaraua:

  • Gaur, larunbata.
    • 19:30-20:30. Old Time Spooks taldearen kontzertua.
    • 21:00-22:30. Ur taldearen kontzertua.
    • 22:30-02:00. Murxi eta Albi DJen saioak.
  • Bihar, igandea.
    • 14:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
  • Asteburu guztian. Jan-edanerako postuak eta Azkoitiko eta Azpeitiko eskulangileen postuak.