Javier Beristain argazkilariak gidatutako argazki emanaldia, Azkoitia 700 ekimenaren barruan. Informazio guztia, hemen.
Xeyeko gazteak (400 metro), 17:00etan; gainontzekoak (kilometroa), 18:00etan. Izen-ematea 16:00etatik aurrera, Plazaberrin.
Informazio gehiago hemen.
Jon Orbegozok zuzenduta, bisita gidatuak egingo dituzte Aingeru Guardako Egurbide errotara. Hiru txanda egongo dira, eta taldeak gehienez hamabost lagunekoak izango dira. Lehen txanda, 10:00etatik 11:00etara. Bigarren txanda, 11:00etatik 12:00etara. Hirugarren txanda, 12:00etatik 13:00etara. Izena emateko, 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da.
Gurasoei eta nerabeei zuzendutako hitzaldia, Telmo Lazkanoren eskutik.
LGTBIQ+fobiaren aurkako egunaren bueltan antolatutako film laburren emanaldia.
09:30ean, bazkarirako izen-ematearen irekiera herriko plazan. 10:30ean, itzulia motoan. 11:15ean, geldialdia Itziar Hostala jatetxean. 12:15ean, irteera Itziar Hostala jatetxetik. 13:00etan, txikiteoa Azkoitiko kaleetan. 14:30ean, bazkaria Laja jatetxean. 17:30ean, DMT Team pilotu eskolaren erakustaldia herriko plazan.
Gurasoei eta nerabeei zuzendutako hitzaldia, Telmo Lazkanoren eskutik.
19:00etan, erakusketaren irekiera Portaleburu aretoan. 19:30ean, trikipoteoa plazan elkartuta. 22:30ean, 'Errautsak hauspotzen' bideografiaren emanaldia, Baztartxo antzokian.
11:30ean, kalejira desberdinak, San Martin auzotik herriko kaleetara. 13:30ean, kalejira handia Julio Urkixo etorbidetik plazara. Amaieran, argazki erraldoia 15:00etan, bazkaria herriko plazan (Oharra: helduen menua 26 euro da, eta 14 urtetik beherakoentzat, 13 euro. Txartelak Dean tabernan daude salgai; maiatzaren 20a da txartelak erosteko azken eguna). 18:00etatik 22:00etara, trikitilari desberdinekin erromeria, plazako oholtzan.
Informazio gehiago hemen.
Ezpalak eta Ke Lepo musika taldeek Udaberriko Bebarruko Jardunetako azken emanaldiak eskainiko dituzte Matadeixen.
Azkoitiko Udalak eta Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatutako kontzertua.
Jon Andoni Martin, Kamila Rodriguez, Michele Abrego, Txelo Arango, Iosu Arrieta Garate eta Gorka Larrañaga artisten lanak ikusgai.