Bularreko minbizia detektatzeko tailerra jaso dute Atzegiko emakumeek

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 17a, 10:21
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Atzegin eman duen tailerraren irudi bat. (Atzegi)

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Laura Monguelosen eskutik ikasi zuten, besteak beste, autoesplorazioak nola egin.

Atzegiren Perez Arregi plazako egoitzan izan zen herenegun Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Laura Monguelos, bularreko minbizia detektatzearen gaineko tailerra eskaintzeko.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen Urola Erdiko hainbak emakume elkartu ziren saioan. Minibiziaren gaineko azalpenekin batera, bularretan zein besapeetan autoesplorazioak nola egin erakutsi zien Monguelosek Atzegiren kideei.