Udaberrian sartu berri, elurtuta esnatu da Beizama

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 26a, 09:22

Egun gutxi baino ez dira igaro udaberrian sartu garenetik, eta hara non paradoxa lirudikeena: elurra egin du Beizaman. Santa Ageda parean, 700 metroko altueran, hartutako irudiak dira hauek, eta zuri-zuri ageri dira inguruko bazterrak.

Egun gutxi baino ez dira igaro udaberrian sartu garenetik, eta bat baino gehiago eguraldi epelaren gosez izango diren arren, bestelako argazkiarekin esnatu dira gaur Beizaman: elurra egin du. Santa Ageda parean, 700 metroko altueran, hartutako irudiak dira hauek, eta zuri-zuri ageri dira inguruko bazterrak. Ez da hain ezohikoa paraje horietan elurra egitea udaberri aldean, baina aurtengo negua beste urteetakoa baino epelagoa izan denez, deigarria suertatu da fenomenoa. Itxaron egin beharko dute oraindik, beraz, galtza motzak janzteko edo hondartzara joateko amorratzen direnek.