Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Urola Kostako Hitzak egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
Indarkeria matxistaren biktimak oroitzeko monolitoa inauguratu dute Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2022 aza 26 Zarautz

Negarrari eutsi ezinik une batzuetan, baina indarra erakutsiz parte hartu dute indarkeria matxistaren bi biktimek gaur eguerdian Emakumeen Etxe aurreko plazan Zarauzko Udalak egin duen ekitaldian. Han izan dira Parekidetasun saileko kideak eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko udal ordezkariak ere.