Herriak

  • El Corazon del Sapo taldeak Putzuzulon joko du maiatzaren 6an

    Nork: - Mar 24, 2017
    Hamazazpi urte geroago, Aragoiko hardcore-punk talde mitikoa taula gainera itzuliko da. Hiru kontzertutako bira labur bat egingo du, eta horietako bat Zarautzen emango du, herriko Humilitate taldearekin batera. 2017 formas de matar con unos tirantes izenburua...
  • Gloria Vazquez: “Zarauzko Udal Gobernua koherentea izan da hasieratik”

    Nork: - Mar 24, 2017
    “Lehenik eta behin, argitu nahiko nuke proiektua aurrera eramateko enpresak eskatutako partzela ez dagoela, esan duten bezala, Iñurritzako biotopoaren barruan. Ezta biotopoaren zona perimetralaren barruan ere”, zehaztu du Ingurumen zinegotzi eta PSE-EEko bozeramaile Gloria Vazquezek. “Argi...
  • Zarautz urdinduko dute apirilaren 2an

    Nork: - Mar 24, 2017
    Gautena autismoren inguruko Gipuzkoako gurasoen elkarteak trastorno horren inguruko ibilaldi solidarioa antolatu du datorren iganderako. “Egun aproposean” izango da, apirilaren 2a Autismoaren Inguruko Sentsibilizazioaren Nazioarteko Eguna baita. Orain arte, Donostian (2014an eta 2016an) eta Zumarragan (2015ean)...
  • The Sadies taldeak disko berria aurkeztuko du larunbatean, Zarautzen

    Nork: - Mar 24, 2017
    I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak! zikloak hamar urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du. Torontoko The Sadies laukotea gonbidatu du, eta duela hilabete pasatxo argitaratutako Northern Passages diskoa aurkeztera...
  • Azkoitiko umeen daborradako entseguak hasiko dituzte astelehenean

    Nork: - Mar 24, 2017
    Azkoitiko Umore Ona Elkarteak, udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako apirilaren 22an izango da, eta hura prestatzeko entseguak astelehenean hasiko dira. Astelehenetan, asteazkenean eta ostegunean elkartuko dira Gurea pilotalekuan, 19:00etatik 20:00etara bitartean, eta...
  • Zumaiako ezker abertzalearen gutuna: ‘Maite joan zaigu, egia ukatu diote’

    Nork: - Mar 24, 2017
    Eguna argitu orduko jaso dugu berri mingarria: Maite Golmaio hil da. Indar handiko emakumea, bizitzak jarritako oztopoak duintasun erraldoiarekin gainditu zituena. Xabi semea erail zioten, baina ordutik herriko gazte zein independentista askoren ama bihurtu da. Doakio Zumaiako...
  • Bertso afaria antolatu dute Getarian biharko

    Nork: - Mar 24, 2017
    Korrika Kulturalaren barruan bertso afaria antolatu dute Getarian biharko. Berdura Plazan izango da 21:00etatik aurrera, eta Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute saioan; Danel Olano izango da gai jartzailea. Bertso afarian parte hartu...
  • Salbatore jaietarako proposamenak aurkez daitezke

    Nork: - Mar 24, 2017
    Abuztuaren 4tik 8ra ospatuko dituzte Salbatore jaiak Getarian. Getariako Udalak herritarren proposamenak jaso nahi ditu festetako egitarau osatzeko. Horiek lehenbailehen aztertu ahal izateko, getariarrek kultura@getaria.org helbidera bidali behar dituzte beren proposamenak, apirilaren 30a baino lehen....Read More
  • XIV. Laburbira Azpeitira iritsiko da gaur

    Nork: - Mar 24, 2017
    Korrika Kulturalaren barruan, XIV. Laburbira euskarazko film laburren saioa egingo dute gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:30ean. Hasiera batean plazan egitekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarrita dagoelako erabaki dute kulturgunera lekualdatzea. Zortzi film labur ikusteko aukera egongo...
  • Sendabelarren ikastaroa, Aian

    Nork: - Mar 24, 2017
    Clara Gutierrez etnobotanikariak sendabelarren inguruko ikastaroa eskainiko du igande honetan, Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran Parketxean. Lau orduko saioa izango da, 10:00­etatik 14:00etara, eta parte-hartzaileek ondoez arinak artatzeko etxerako botika kutxa osatuko dute sendabelarrez egindako sendagaiekin. “Gure...

Send this to friend