Zarautz

  • Eskuragarri dago Zarauzko Udalaren 2017ko egutegia

    Nork: - Abe 26, 2016
    Zarauzko Udalak 2017ko egutegia kaleratu du, eta herritarrek dohainik eskuratu ahal izango dute gaurtik aurrrera udal eraikinetan: besteak beste, HAZ bulegoetan, Aritzbatalde Kiroldegian, Sanz Enea liburutegian, Turismo Bulegoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Euskaltegian. Bi formatutan argitaratu dute...
  • Eguberri Eguna Zarauzko Musika Bandaren doinupean

    Nork: - Abe 25, 2016
    Zarauzko Musika Bandaren Eguberri Kontzertua hitzordu klasiko bat da. Aurten ere Merkatu plazako lehen solairuan eskaini dute, eta herritar ugarik atseginez jarraitu du; aretoko aulki ia guztiak bete dira, eta behe solairuan ere izan du publikoa....
  • Zarauzko Gabonetako jaiotzaren irekiera, Schola Cantorumen eskutik

    Nork: - Abe 25, 2016
    Narrosko jaiotzaren irekiera ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean. Ohi bezala, Schola Cantorum abesbatzako kideek kantaldia eskaini zuten, eta herritar ugari bertaratu zen ikusminez. Hainbat Gabon abesti interpretatu zituzten; horietako hainbat abestera ere animatu zuten jendea. Gabonetako...
  • Gabon giroan murgildu da Zarautz

    Nork: - Abe 24, 2016
    Gabon kantak nonahi entzun ahal izan dira egun osoan. Talde, eskola eta abesbatza hainbat kalera atera da kantu kantari, ohiturari jarraituz. Ez dira falta izan jaiotza eramangarriekin ibili diren haur eta gaztetxoak ere. Arratsaldean, berriz, Olentzero...
  • Errauste plantaren aurkako kalejira egin dute Zarautzen

    Nork: - Abe 24, 2016
    Datorren asteartean, abenduaren 27an, esleituko dituzte errauste planta eraiki eta kudeatzeko lanak, eta hori iragartze aldera, haren aurkako kalejira egin dute eguerdian herrian barna. Errauste planta ibiltari batekin heriotza irudikatu dute, joaldunekin lagunduta. Egitasmo honekin “herritarrak...
  • Asier Castro bilbotarrak irabazi du Zarauzko I. Ramon Serras Argazki Lehiaketa

    Nork: - Abe 24, 2016
    Euskalduna tabernak, Turismo Bulegoarekin eta Zarauzko Argazkizale Elkartearekin lankidetzan, Ramon Serras argazkilari zarauztarraren omenezko argazki lehiaketa antolatu du aurten estreinakoz. Itsasoaren indarra gaia oinarri hartuta aurkeztu behar ziren lanak, eta guztira, 43 egileren 110 argazki jaso...
  • Zarauzko jaiotza eramangarrien lehiaketak baditu irabazleak

    Nork: - Abe 24, 2016
    Jaiotza eta Olentzero Eramangarrien Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean, Villa Mundan. Aurten, 22 lana aurkeztu dituzte Artezaleak antolatutako ekimenera, eta epaimahaiak horietatik hiru saritu ditu. Originaltasunaren Sari Berezia: Intza Egaña, Ainitze Egaña, Markel...
  • Cuevas, Murua eta Peña Basque Team-en Gabonetako ekitaldian

    Nork: - Abe 24, 2016
    Basque Team Fundazioak bere kirolari gehienak elkartu zituen atzo Donostiako Tabakalera kultur zentroan eginiko Gabonetako ekitaldian. Bertan, urteak eman duena gainbegiratu zuten, eta goi-mailako euskal kirolarien artean, Azpeitiko bizilagun Asier Cuevas korrikalaria, Ainhoa Murua triatlerta zarauztarra...
  • Gaztelekuko frontoia irekiko dute Zarautzen, herritarrei espazio estali bat eskaintzeko

    Nork: - Abe 23, 2016
    Joan den urrian 2017ko aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua egin zuen udalak, eta bertan jasotako proposamenen artean, eguraldi txarra egiten duenerako estalitako espazio baten beharra agertu zen hainbat bileretan. Eskaera horri erantzuna emate aldera, aurrerantzean Gaztelekuko frontoia...
  • Euskal selekzioarekin jokatzeko deitu dute Yuri Berchiche

    Nork: - Abe 23, 2016
    Abenduaren 30ean, Tunisiaren aurka neurtuko ditu indarrak futboleko euskal selekzioak; San Mamesen izango da partida, 20:30ean hasita. Gaur eman dituzte jakitera deialdirako hautatu dituzten jokalariak, eta horien artean Realeko atzelari Yuri Berchiche dago. Laugarren aldiz jokatuko...

Send this to friend