Gozatu ederra hartu dute txikienek Errezilgo samartinetako ume jolasetan

Iraia Oteiza 2023ko aza. 10a, 19:00

Txupinazoaren aurretik, umeentzako txokolate jana, ume jolasak eta gozokiak izan dira Errezilen.

San Martin jaiei ofizialki hasiera eman dien txupinazoaren aurretik, umeak izan dira protagonista Errezilen. Txokolate beroa edanez, jolastuz eta gozokiak probatuz hasi dituzte samartinak bertaratu diren umeek. Hogeita hamar bat haur elkartu dira herriko eskolako gimnasioan, eta era guztietako jolasetan ibili dira, taldetan banatuta. Txokolate beroa edateko eta gozokiak jateko aukera ere izan dute.